Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Internet bidez euskaldunen nahiak asetzeko SEOak duen garrantzia
2012-10-29

Egoitz Goikoetxeak emandako hitzaldia SEOaren inguruan. El Correo egunkariko webgunean dihardu lanean, eta hitzaldi honetan defendatzen du Googlen pentsatuz programatu behar ditugula euskaldunok ere gure webguneak.

Iametza Interaktiboa enpresak, Argia aldizkariak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako Euskarabildua: aukera berriak sarean jardunaldiaren aurkezpen ekitaldiko bideoa. Koldo Mitxelena kulturunean (Donostia) izan zen ekitaldia 2012ko urriaren 19an. Bertan, Davyth Hicks, Albert Cuesta, Egoitz Goikoetxea eta Lander Arbelaitz izan ziren hizlariak. Horrez gain, euskarazko hiru proiektu eredugarrien bideoak ikusi ahal izan ziren. Tropela.net, Osasunlingua eta Arbel Digitala izan ziren hiru esperientzia eredugarriak.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!