solasaldia
Euskal Selekzioak eta ligak, bai ala ez?
1. zatia: Euskal Selekzioak eta ligak, bai ala ez? (Laburpena)
2012-12-06
Euskal Selekzioak eta ligak, bai ala ez?

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Abenduak 28ko Euskal Selekzioa-Tunisia futbol partiduaren harian, KONTRAn euskal selekzioen ofizialtasunaren inguruan eztabaida egin dugu. Saioan parte hartu duten gonbidatuek ofizialtasuna lortzeko bidean zein arazo dauden eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren mahai gainean jarri dituzte (ikusi 1. zatia). Euskal Herrian kirol liga propioak sortzeko aukerari buruz ere aritu dira hizlariak (ikusi 2. zatia). KONTRAk kaleko inkesta batean gai hauen inguruan jasotako iritziak ere komentatu dituzte gonbidatuek.

Gonbidatuei dagokionez, mahaiaren alde batean egungo egoera politiko-administratiboan kokatzen diren bi erakunde ditugu: EAEko Futboleko Federazioa eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna. Beste aldean, egitura hori gainditu eta Euskal Herria bere osotasunean hartu nahi duten beste bi erakunde: Esait eta Euskal Herria Kirola.

Partehartzaileak:

Felix Izeta. Euskal Herria Kirola, euskal kirolarien elkarteko kidea eta xake jokalari profesional ohia da.

Martxel Toledo. ESAIT-eko koordinatzaile orokorra da.

Rafael Munilla. Euskal Kirol Federazioen Batasuneko eta Euskadiko Bela Federazioko presidentea eta Euskal Kirolaren Kontseiluko kidea da.

Juan Luis Larrea. Gipuzkoako Futbol Federakundeko presidentea, Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteordea eta Espainiako Futbol Federakundeko diruzaina da.

Moderatzailea:

Nerea Alias.

Ekoizpena:

Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago