Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Bizirik iritsi da ARGIA 2020 amaierara
2020-11-30

Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu, hori denon artean ARGIA ekonomikoki bideragarri egiten asmatzen dugulako dela. Puska Dezagun Izotza Solasaldi zikloaren lehen bideo honetan, gardentasun ariketa gisa, ARGIA pandemia eta krisi urte honen amaierara nola heldu den azaldu digute Bego Zuza, Urko Apaolaza eta Lander Arbelaitzek.

Egilea(k):
ARGIA