Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Bikografiak: Alba Menendez eta Joseba Zaldua
2020-11-24

Realeko jokalari Joseba Zaldua eta Bera Bera eskubaloi taldeko jokalari Alba Menendezen arteko solasaldia, Nerea Azurmendi kazetariak gidatuta.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioen ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Bideo hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...