Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Bat-batean ahalduntzen? Bertsolaritza, hizkuntza eta generoa
2018-08-31

Miren Artetxe bertsolari eta ikertzaileak emakume bertsolarien ahalduntzeari buruzko hitzaldia eskaini zuen UEUk, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Jakinek elkarlanean antolatutako ‘Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu’ ikastaroan (2018/04/24). Plazarako jauzi horretan hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaren garrantzia azpimarratu du eta ahalduntzea bera prozesu baten baitan ulertu behar dela gogorarazi du. Bide hori urratzen saiatu da hitzaldiarekin.