Erreproduzitu bideoa
erreportajea
San Cristobalgo ihesa, Europako handiena
2019-05-22

Hezurren Memoria sailaren baitan egin du Hamaika TB-k Ezkabako ihesaren inguruko erreportaje hau. Europan inoiz izandako preso ihesaldirik handiena gertatu zen Ezkabako San Cristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an. Ehunka presok egin zuten ihes eta geroko pertsona ehizean 206 lagun akabatu zituzten. Frankismoak ezarri zuen ixiltasunaren ondorioz urte askotan ezezaguna izan da herritar askorentzat gertaera hau, baina azken aldian egindako ahaleginari esker pertsona batzuen gorpuzkiak agertu dira.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...