#07: Frankismoaren alde enpresariala


2023ko abenduaren 22a

Eskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik jarraitzen duela… Parlamentuan kameleoi batzuk badaude, baina Euskal Herrian, eta Bilbon, gora begira jarrita, lepoko mina ez ezik, bihotzeko mina ere ematen du Iberdrolari begiratzeak… Eta min horrek eraginda edo, berriz ere jaitsi dira eskuineko besoak. Jakintzazu. Baina hor dirau herentziak, hor dirau harriak, beti bezain egonkor, beti bezain presente. Gaurko mintzagaia, frankismoaren alde enpresariala: euskal oligarkaren zorra, espoliazio frankista, eta jakina, frankismoaren ondorengo diren IBEX35eko zimenduak.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...