Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Iratiko Sekretuak : Urkulu, erromatarren bide xaharrean
2012-02-27

Aezkoa eta Garaziren arteko mugan plantatua, Orbaitzeta eta Eiheralarre arteko juntan, Urkulu izeneko harrizko dorrea eraiki zuten erromatarrek. Gaur egun, beti xutik da, 1419 metrako goratasunean. Donibane Garazitik Orreagarat doan bide zaharra, gaur egun Konpostelako beilariek segitzen dutena, artzainek ideki zuketen lehen lehenik, eta ondotik erromatarrek azkartu eta sendotu. Historian zehar, ehundaka armada eta populu pasa dira hortarik, Karlomano edo Napoléon bezalakoak.
Basile Ibanez, Eñaut Etxamendi, Anjel Aintziburu eta Beñardo Anxorena laguntzaileek eramanik, ospezko dorre hunen baita erromatarren bide xaharraren ixtorioa, sortzetik hunarat, dugu ale berri hunen aipagaia.

Iturria: kanaldude

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!