Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Infernuko dirua
2023-07-10

Garaziko Lizeoko ikasleek Piarres Larzabalen 'Infernuko Dirua' antzerkia antzeztu dute. Piarres Xarritonen arabera, antzezlan honen abiapuntua Garaziko Inchauspe anaien arteko desadostasun batetik hartu zuen Larzabalek.

Baina Inchauspe familiatik gutxi du obra honek. Larzabal apeza zen, eta nonbait, irakaspen lana egin nahi izan zuen diruaren alderdi on eta txar guztiak denei erakutsiz: dirua droga da eta bi zentzuetara funtzionatzen du; sartzen gara metatzearen zurrunbiloan, baina horren xahutzea ere bilaka daiteke lasterketa amai ezina, desira guztien iturri da, ohointza eta beste makurretara akuilatzen gaituena.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...