Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Ingo xonau!
2020-01-15

Oñatiko hitanoa biziberritzeko proiektua da Ingo Xonau! Emakumeen hika bereziki. Herri ekimenetik sortu da egitasmoa, noka galtzen ari dela ikusita. 2019an noka jasotzeko elkarrizketak egin dituzte, eta diagnostiko-ikerketa txiki bat ere bai, auzoz auzo nokaren egoera zein den jakiteko. Hurrengo urteetan noka biziberritzeko eta hitanoa bultzatzeko hainbat ekimen egiteko asmoa dute. Badihardugu elkartea da jasoketaren arduraduna. Hona hemen jasotako testigantzekin prestatutako ikus-entzunezkoa, galeraren arrazoiei buruzkoa.

Bideo hau Ahotsak Ahozko Ondareak argitaratu du eta CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.