Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Nafarroako sarraski esparrua: San Cristobal gotorlekua
2019-05-02

Hamaika Telebistak egindako Hezurren Memoria erreportai sortaren lehenengo atalean Ezkabako Gotorlekura hurbilduko gara, frankismo garaian eta honen aurretik bertan gertatu zena ezagutzeko.

Auschwitz-Birkenaura joan gabe Nafarroak ere sarraski esparruak ezagutu ditu. 1934tik Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekua preso politikoak gorde zituen 1945. urtera arte. Bertan, goseak, hezetasunak, hotzak, eritasunek eta tratu txarrek ehunka ezkerreko preso hil zuten. Gaur egun, oraindik ere, Espainiako Armadaren esku dagoen eraikinak altxor ezkutuak gordetzen ditu.