Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Hannah Arendt ulertzeko gakoak
2022-06-23

Hannah Arendt 1906an jaio zen, Hannoverren, Alemanian, jatorri judutarreko familia jaso eta jantzi batean. Oso txikitatik antzeman zuen judu izaera horrek desberdintzen zuela. 1941ean, New Yorkera jo zuen bere bizitza berreraikitzeko aukeraren bila. Pixkanaka aurkitu zuen bere lekua: garaiko zirkulu intelektualetan murgildu zen, unibertsitateko irakasle izan zen. 1975ean hil zen, Gerra Hotzean.

Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektua da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratzen da ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzeaz.

  • Eduki arduraduna: Yolanda Barrios
  • Eduki kontrastea: Irati Zubia
  • Gidoia: Lander Arretxea
  • Edizioa: Peru Isasi
  • Off ahotsa: Klara Badiola
  • Eskerrak: Agora Filosofia Elkartea eta Joxe Azurmendi Katedra.
Bideo hau Ikusgela ek argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Ikusgela Ikusgela