4x04: Denek nahi dute Gaza izan


2025eko urriaren 28a

Orain dela aste batzuk ARGIAk kaleratu zuen Palestinari buruzko ale berezirako K.a. 232ko Gazako setioari buruz idatzi zuen Nagore Irazustabarrenak. Bertan, Gazako biztanleak aipatu zituen hainbatetan, eta galdera bat buruan zuela geratu omen zen: garai hartan nor ziren gazatarrak? Nondik zetozen? Zein jatorri zuten? Erantzuna luzea da, eta noski, podcast baterako eman digu.

Honako abestiak erabili ditugu:

Boney M - 'Rivers of Babylon'


Lady Gaga - 'Alejandro'


Berri Txarrak - 'Arren, Darwish'


Desgaraian, Idoia, J Martina, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Elene, Joseba Tapia - 'Wafa'

 

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.