Erreproduzitu bideoa
erreportajea
1936, irakasleak helburu
2019-06-20

Frankismo garaian Nafarroako irakasleen kontra izan zen errepresio gogorra bildu du Hamaika Telebistak Hezurren Memoria erreportaje sailaren atal honetan. 1.087 irakasletik %22 zigortu egin zuten: lanetik kanporatu, lekuz aldatu, eta hil ere egin zituzten kasurik larrienetan. Elizak gogor eragin zuen Errepublika iritsi arte hezkuntzan zuen monopolioari eutsi nahian.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!