« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Berotzen

2010-07-11 15:59:00 | Joxemari Ostolaza

Ari gaituzte. Marka guztiak hautsi behar omen dituzte finalarekin. Historikoa. Alemaniaren kontrakoak Telecincok inoizko % 80ko audientzia lortu baldin badu, (zifra ofizialduak dira hauek) hamalau miloi ikusletik goiti, iganderako olagarroaren laguntzaz harrapatuko duena orain bi urteko Eurokopako finalarena txiki txiki egin behar du, eta lehiaketa hartan Italiaren kontrako penaltien garaian izandako hamabost milioi eta erdikoa ere bai.

  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Entrenatzaileen

2010-07-10 08:25:00 | Joxemari Ostolaza

Artean nintzen, nola ez alemaniarren aurkakoak erakutsi joko egiturak eta horien barnean zenbait jokaldien xehetasunak komentatzen giro lasaian. Bi jokalari ohi eta oraindik bigarren mailan aritzen den bat inguratu zitzaizkigun. Eskuinetik espainolek ateratako lehen kornerra genuen hizpide, Puyolen plantxaz atearen goitik kanpora burukadaz joan zitzaion baloi hura. Ederra jokaldia, gola merezi zuena.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Ezagutzen

2010-07-09 09:59:00 | Joxemari Ostolaza

ditudanen artean, amu garestiena Carrefour-ek asmatutakoa da. 100 euroko 10.000 papeleta banatuak ditu mundiala dela eta bezeroen artean. Tranparik gabe, Espainiako selekzioak irabazten baldin badu igandean, biharamunean ilarak izango ditu horiek kobratzeko jendez osatuak. Milioi bat euro.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Babesleen pagotxa

2010-07-08 10:00:00 | Joxemari Ostolaza

Espainiako selekzioaren arrakastak bere babesle ofizialen inbertsioak biderkatu ditu. Iberdrola, Cruzcampo eta Chevrolet Espainiako Futbol Federazioaren babesleek bere marketin kanpainak areagotzea erabaki dute. Hedabide batzuk izango dira horien hartzaileak.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Adidas finalean

2010-07-07 12:00:00 |

Seguru. Alemaniak eta Españak jokatu beharreko erdifinaletik finalera joango dena Adidas da, bi horien babesle. Nike (Holanda) izango du parean finalean. Esan beharrik ez dago alemanen alde egingo lukeela ahal balu, bere salmenten %45 inguru etxean egiten baititu, Alemanian.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Bitxia zait

2010-07-07 07:00:00 | Joxemari Ostolaza

Brasil, Argentina, Italia, Ingalaterra eta Frantzia lehiaketatik kanpo ikustea. Ez naiz apustu zale, bestela ere ez asmatzen doktore, eta jo dizkidaten erronkatan ez dut trabesik bota. Eta horri esker, patrikako txintxinak gehiago iraungo dit, aipatu boskotea, oso osorik uztail honetan oporretan egongo zenik ez baitzen nire kalkuluetan sartzen.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Ordezkarien dantza

2010-07-06 08:26:00 | Joxemari Ostolaza

Ezkutuan. Mundial honen aurretik saiatu dira klub aberatsak jokalariak erosten, azokak erosi nahi zuten hori garestituko ote ziolakoan. Futbolaren espekulatzaileak ditugu jokalarien ordezkariak, edozein arduradun komertzialak bere ekaia ahal den eta garestien saldu nahi izaten duen eran bere jokalariak handik hona mugitzeko ahaleginetan bizi direnak.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Futbol eskolak

2010-07-05 08:35:00 | Joxemari Ostolaza

Gure garaiko auzoko eskola publiko guziak ziren futbol eskolak, aisialdi oro bilakatzen genuen futbol. Bi onenek banaka-banaka, tartekatuz noski, aukeratzen zituzten taldeak elkarren aurka jokatuko zutenak. Gol bakoitzean atezaina aldatzen genuen, salbuespenak baziren ere, inork ez zuen bereziki atezain izan nahi.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
Beste artikuluak:

Epikaren porrotak 2010-07-03 08:33:00 | Joxemari Ostolaza

Teknika aplikatua 2010-07-02 08:10:00 | Joxemari Ostolaza

Baloia nagusi 2010-07-01 08:10:00 | Joxemari Ostolaza

Berrikuntzarik ez 2010-06-30 07:30:00 | Joxemari Ostolaza

Irlandaren aurkako 2010-06-27 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

Ezin ulertuz 2010-06-26 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

Euskal Herriko 2010-06-25 12:32:00 | Joxemari Ostolaza

Krisiak 2010-06-25 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

Babesleek xapi xapi 2010-06-24 08:00:00 |

Hautatzaileak 2010-06-22 08:35:00 | Joxemari Ostolaza

Nicolas Anelka 2010-06-21 16:26:00 |

Futbola eskuz 2010-06-21 08:33:00 | Joxemari Ostolaza

Hamahiru urte 2010-06-20 19:07:00 | Joxemari Ostolaza

Non ikusi partidoa 2010-06-19 18:20:00 | Joxemari Ostolaza

Egun batzuk 2010-06-18 07:45:00 | Joxemari Ostolaza

Harrigarria 2010-06-17 08:43:00 | Joxemari Ostolaza

Planeta erdia 2010-06-16 08:35:00 | Joxemari Ostolaza

Mundial interestatala 2 2010-06-15 08:22:00 | Joxemari Ostolaza

Europako Liga 2010-06-14 08:48:00 | Joxemari Ostolaza

Telebistak plazoka 2010-06-13 02:22:00 | Joxemari Ostolaza

Espainiako taldeak 2010-06-12 15:10:00 | Joxemari Ostolaza

Mundial interestatala 2010-06-11 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403