« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Baloia nagusi

2010-07-01 08:10:00 | Joxemari Ostolaza

Aurkariak banan bana zaintzetik, arautegia baliatuz une oro baloiaren jabetza izateko estrategietan oinarritu zuten beren taktika entrenatzaile sortzaileek, zelaia zentzuz okupatzean zetzala beren buruhauste handiena. Taldeak defenditu behar zuen bere ate eremua, taldeak erasotu behar zuen aurkariena. Eta horretarako baloia behar zuten.

Ez ziren ibiliko aurkarien ondotik, ez, baloiaz jabetzeko estrategi kolektiboak asmatu behar zituzten. Zelaia luzeegia zen gauza onerako. Jokoz kanpoko atalak baliabide aski ematen zuen zelaia dinamikoki laburtzeko, aurkariari eremua kentzeko, haren atetik hurbilago bizitzeko. Ez zen aski norbanakoaren jarduna, bakar baten mugimendu zozoak taldearen helburua desegin bailezake segundo batean. Guztien konplizitatea behar zen, lanak banatu, kontsumo fisikoa orekatu, mikroelkarteak zehaztu, auspotu, helburu partzialak kateatu eta taktika kolektiboa gauzatu. Atzealdetik eratutako sistemak, lerroan eta baloiaren kokagunea erreferentzi nagusia, aurreko lerroen ezinbesteko beharra zuen jokoa kontrolpean izateko. Jokalarien lateralitateak inoiz ez bezalako garrantzia hartu zuen. Atzelari ezkertiak ezinbestekoak ziren joko eremu zehaztuetan erosotasunez eta efikaziaz jokatzeko, ezker aldeak zaindu eta han eta handik jokatzeko. Futbol legea da, aurkaria tronparaztea. Ezustez harrapatzea. Zugandik espero ez duen jokaldia egitea. Eta lege honek funtzionatu behar du kolektiboki ere. Ohikoa izaten da jokalari batek bere jokaldiz aurkaria baino, bere sozioa harritzea eta jokoz kanpo uztea. Entrenatzaileak badu bere partea horretan, lan bolumen aski sartu ez izanari egotzi behar zaio gehienetan horren errua, horien arteko harreman eskasa eta eskasiari.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403