« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Nicolas Anelka

2010-06-21 16:26:00 |

'Poxpollo' goitizena zukeen gure aldageletakoa balitz. Emaitzen kaskarrak sugai, joan lau urteetan bat bestearen gainean pilatuz joan dira gas lanjerosa oso metatuz. Federazioek izendatzen dute hautatzailea, beren boterearen luzapena izatea nahi izaten dutena.

Honen inguruan logistika osatzen dutenak magnetofoiak nahi dituzte, aldagela realitya bailitzan. Berdintasuna ez dagoen gunean ez da demokraziarik, eta demokraziarik gabe ez dago liderrik. Aginpideak jarraitzeari errespetua esaten diote, otzanari diziplinatua. Puntako lehiaketak, pertsona lehiakorrak eskatzen ditu, eta lehiakortasunak eta otzantasunak uztarri berean desoreka sortzen dute. Beren jarduera publikoa denean, industria mediatikoaren ezinbesteko lanabes bakarra denean, tentsio emozionalak edozein zuzenketa destaina bilakatzen du. Eta arrazoia beti dago leku batean. Zuzenketa beti norabide bakarrekoa da. Lehoiak, zakur amorratuak, tigreak eta antzerakoak nahi ditugu zelaian, minutu batzuetan gure moduko ardi nahi ditugunak. Frantziako selekzioko jokalariek bat egin dute Federazioaren erabakiaren aurka planto eginez. Argi da hor lidergoa badagoela, baina ez militar egituren erara botereak izendatu duenarengan. Traidore bat salatu dute, aldagelako elkarbizitzaren pasarte koiuntural bat prentsari salatu diona, seguru asko konspirazio mediatikoan bere onurak dauzkan baten bat dutela gogoan. Egingo nuke, hurrengo partidan ekipo bat ikusiko dugula, Federazioak ezarritako arduraduna ikusten eta kudeatzen, noski, jakin izan ez duena. Orain Federazioa eta botere mediatikoa kontra izango dituzte, euren garaipena jokalari errebelde horien porrotean baitatza. Aspaldiko partez, ni Frantzia honen alde, irakasgai ederra bailitzateke autoeraketa errentagarriagoa dela ez dakitenentzat, prestatzailea ez dela sargentoa eta aldagela koartela dakigunontzat. Poxpolloa piztu da, bai, baina ez du erreta ez zegoen deus kiskali.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403