« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Harrigarria

2010-06-17 08:43:00 | Joxemari Ostolaza

Egin zitzaidan Mundial hau Hegoafrikan egingo zela jakin nuenean. Japonia, Hego Korea eta Alemania aurkari azkarregiak iruditzen zitzaizkidan. Hala ere, FIFAk bere erabakia hartu du Afrikako herrialde horren alde.

Inbertsio ikaragarriak egin behar izan ditu, estadioak, garraio azpiegiturak, jende saldoak ostatatzeko eremuak... Kontutan hartzen badugu bertako biztanleriatik %30etik gora, berrogeita zortzi milioi pertsonak eguneko 1,5 eurorekin bizi behar izaten duela, ez dirudi Mundial honek lagunduko dionik egoera hori gainditzen. Aditu zenbaiten aurreikuspenen arabera, 10.000 milioi euro mugituko ditu Mundialak. Mozkinak, aldiz ez dituzte argiki adierazten. Hamazazpi urte daramatza herrialdeak orekaz hazten, %45, beltzak gehienak noski, pobreziaren azpitik bizi delarik, %24 delarik langabea. Ez ulertzekoa da, Zumaren gobernuak, milioika biztanle txabolatan, ez ur, ez argindarrik bizi den bitartean, 3.000 milioiko gastuak egitea Mundiala bertan ospatu dadin. Sos honen zati bat, 1.200 miloi euro estadio erraldoiak eraikitzen gastatu dute, inbertsioaren itzulera ezinezkoa dirudienean, Afrikako Futbol Ligaren ahulezia kontutan harturik. Garraiotan eta telekomunikaziotan joan zaie beste parte handi bat, bestela ere beharrezkoak litezkeenak. Dena den, antolakuntza honek erakarriko dizkien bisitariek, laurehun milatan aurreikusiak, hemezortzi eguneko egonaldia beteko omen dute, bataz besteko 3.000 euroko gastua eginez. Anitzetan bezala, eraikuntza publikoetako aurreikuspenak gastuei dagokienez bete egiten dira, diru-sartzetan aldiz ez da hain seguru zuzen egiten direnik. Eta Afrika, bere urrunean honetan hurbil izango dugu.

 

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Martin - 2010-06-17 16:09:56: Bai, Lukas, baina noiz proposatu zuten Gipuzkoarena hori egitea? Reala ia liga irabazteko egon zen urtean. Eta noski gaizki iruditzen zaidala pistak kentzen dirutza hori gastatzea, beste mila gauzatarako dirurik ez dagoela esaten duten bitartean.
  • Lukas - 2010-06-17 14:02:56: Martinentzat: Lehen ikaragarrizko estadiozarra in nahi zuten (Gipuzkoarena) jendea belardira hurbilzteko. Baina atletismoko pista frakaso hori kentzea orain gaizki iruditzen zaizu? Batzuk aurka egongo dira, baina Realeko 25.000 bazkide ziur alde daudela!
  • martin - 2010-06-17 12:41:36: Oso hurbil gainera. Reala igo den kontu honekin Odoni galdetu zioten Anoetako atletismo pistak kenduko ote zituzten behingoz. Berak baietz. Ezertarako dirurik ez dago Donostian, baina pista zikin horien obrak denok ordaindu baietz
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403