« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Ezagutzen

2010-07-09 09:59:00 | Joxemari Ostolaza

ditudanen artean, amu garestiena Carrefour-ek asmatutakoa da. 100 euroko 10.000 papeleta banatuak ditu mundiala dela eta bezeroen artean. Tranparik gabe, Espainiako selekzioak irabazten baldin badu igandean, biharamunean ilarak izango ditu horiek kobratzeko jendez osatuak. Milioi bat euro.

Eta EFE agentziak Carrefour konpainian baieztatu duenez, ordaindu egingo duela egia da. “Locos por el Mundial” promozioaren baitako ekintza komertzialetan, elastikoak, lepokoak, banderak eta gainerako artikuluak agortu omen ditu. Uztailaren bukaera arte dute epea bezeroek ehun euroko balioa bertako artikuluekin trukatzeko, hauen margen komertzialean, seguru aski kalkulatuta dauzkaten gaiekin.
 
Ez da hau egin duen promozio bakarra, “Mundialaren menua” ere, okasiorako bandeja erruz saldu omen du, partiduak ikusteko orduan inork ezer jateko paratzen lanik egin behar ez eta arreta oso osoa espainolen garaipenetan jar dezan. Beraz, milioi eurokoa saria baino inbertsioa izan da, mozkinak ekarri dizkion estrategia. Eta hau zerbait jakina bada ere, esatea komeni da, horren publizitatea ikusirik, balirudike selekzioaren irabaztea beraien kalterako izan dela, oker egindako kalkuluaren ordaina bailitzan.
 
Suitzaren aurka galdu ondoren han eta hemen esandakoak ahantzi eta alemaniarrak garaitu ondorengoak entzunez, batek ez daki kazetariek eta zenbait adituk ez ote luketen neurologo klinika batean oporrak igaro, eritasun zerebral sakon baten atarian leudekela iruditzen baitzait, nabarmenkeriak metatzen ari izan zaizkigulako parera ezertan jo gabe. Honetan ere, inpunitatea nagusi.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403