« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Berrikuntzarik ez

2010-06-30 07:30:00 | Joxemari Ostolaza

Taktikari dagokionez, Mundial honek ez digu ezer berririk ekarri. Futbol praktika, makina zamatsuegia da balizko ikerkuntzari segida emateko, irabaztea izeri bakarra denean. Mimetismoa. Hogeita hamar urte edo badira Frantzian eta Italian, Saint Etiennen eta Milanen bereziki, Liverpoolen sistema taktikoari hegoak ezartzen hasi zirela. Ordura arte, talde guztien, entrenatzaile ororen jokoaren kontzepzioa esaldi bakar batek biltzen zuen: ardi bakoitza bere bikotearekin.

Biak hamaika, hiruak zazpia, bostak bederatzia, eta atzelarien eta atezainaren babesle, stoperra, Beckenbaur alemana izar bilakatu zuen kokapena. Passarela argentinarra ere beste hainbeste. Hori zen taldearen egituraren oinarria. Hortik goiti, “egin ezak ahal dukana, dakikena “. Bederatziak, erdiko aurrelariak gola egiten bazuen, bostaren erruz egingo zuen, hura baitzen haren ardi bikotea. Talde ardura baino, norbanakoa zen. Aurrelaria nora, atzelaria hara. Ez zen konplikatua ulertzen, eta arreta, zaindu beharreko aurkariengan behar zen eman. Atzealdeko jokalariek zuten golak ez jasotzeko ardura, gola hartzean atezainez gain stoperrak zirelarik guztien begirada destainen hartzaileak.
 
Hamasei urte arte, futbol praktika lokala izaten zen eta jokalariak bere inguruko taldean aritzen ziren. Lagunartekoak izaten ziren taldeak, eta entrenatzailea auzo edo herriko zale bolondresa. Autoeraketan heziak zeuden, egunerokoa baitzen futbolean egiteko usadioa eta koadrila haietan guztiek zuten besteen berri, nor zen egokiena honetarako eta nork ez zuen balio hartarako jakina zen, entrenatzaileak ez zuen nork zer eta nor non agindu beharrik izaten. Liderra, denboraren poderioz egiten zen, egiten zuten, eta zelaiak eta elkar aritzeak gauzatzen zuen. Kideek egiten zuten eta ororen onarpenez. Normalean, bat baino gehiago izaten zen eta haien arteko borrokak boterea xede izaten ziren kideen arteko sesio sortzaileak.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403