« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Hautatzaileak

2010-06-22 08:35:00 | Joxemari Ostolaza

dira, ez prestatzaileak. Euren zeregina ongien prestatutako jokalariak hautatzea izaten da, taldea osatzea ipar. Eta beren adinari erreparatuz gero, eskarmentu handikoak izaten dira, lehen bildutako sosak ez aski eta Federazioek urrezko erretreta eskaini nahi balie bezala.

Fabio Capello italiarra Ingalaterrako hautatzailea dugu paradigma horren adibide argia, Steve McClaren ordezkatzeko erakarria. 2012ko Eurokopa bitartean, ia bederatzi milioi euroko saria du urteko, eta horiek netoak, hau da, horien inposak aparte Federazioaren bizkar. Ipar Koreakoak 170.000 eurokoaz da 32 parte hartzaileen artean txiroena, sei hilabeteko lanagatik huskeria dirudiena, gurearen aldean hogei halako izanda ere.
 
Vicente del Bosquek eta Carlos Alberto Parreira berdintsu dabiltza, urteko 1,5 milioikoa dutelarik segurtatutakoa. Eta espainolaren kasuan, Mundiala irabaziko balute –Jainkoak libra gaitzala–, gainsariaz bikoiztuko luke bildutakoa. Marcelo Lippi Italiarrak, hiru miloi euro eramango ditu edozein dela ere Italiaren sailkapena. Joaquin Löw, Bert van Marwijk, Ottmar Hitzfeld eta Javier Aguirre 1,5 eta 2,5 milioiren artean dabiltza. Maradonak eta Dungak 800.000 eurotan sinatu dute berea, Domenech, Eriksson, Olsen, Antich edo Bob Bradley baten gainetik. Uruguaiko Tabarez izango da gutxien kobratzen duenekoa, ofizialki esan nahi dut, zeren zail egiten zait sinestea ez dituztela gainsari potoloak izango, beti ere emaitzen araberakoak.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403