« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Zergatik niri?

2010-07-12 01:31:00 | Agin Rezola

Zergatik?

Lehen aldia da futbol kronikak idazten ditudana. Zergatik tokatu zait Espainia munduko txapeldun egin den urtean? Zer izan nintzen lehengo bizitzan, hombrerak asmatu zituen diseinatzailea? Kalimotxoari kiwi zukua botatzea okurritu zitzaion tabernaria? Txankletekin galtzerdiak jantzi zituen lehen ingelesa? Zer egin dut nik hau merezi izateko?

Ez da mundial urterik izan aurten bezain txaketeroa izan naizenik. 7 talde ezberdinetako zale izan naiz eta hala ere galdu! Marka da eh? Baina utz ditzadan penak.  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Berriz brontzea

2010-07-11 00:27:00 | Agin Rezola

agur gozoa

Aski ezaguna da Alemanian brontze kolorea ez dutela maite. Hemengo hondartzetan behintzat nik ez dut Aleman brontzeaturik ikusten. Denek dute azala gorria, galtzerdi zuriak eta sandalia marroiak. Urtetako moda da, Alemania 3. gelditzea bihurtzen ari den bezalaxe. 2006ko postua errepikatu du Alemaniak, Uruguairi 3-2 irabazita.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Okerragoa izan daiteke

2010-07-08 01:19:00 | Agin Rezola

dolu eguna

Ni bezala, Alemania zalea bazara eta erabakitzen uzten ez diguten artean, anti espainola, ulertuko duzu zergatik jarri dudan krespoi beltza. Ospakizunetan ari diren espainolek uler dezaten: crespón negro (Argentinan bazen Crespo handi bat, izenez Hernán, baina hura ez zen beltza).  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Semaforo laranja

2010-07-07 00:02:00 | Agin Rezola

semaforo laranja

Herbeheretan ez dakit haragia asko egina edo Godín jango duten, baina atzo Uruguaytarrak afaldu zituzten. Ez nahi bezain errez ordea. 17. minutuan, Van Bronckhorstek Hulken enpastea baino gogorragoa zen jaurtiketa batekin sartu zuen lehen gola, baina berdinketa ere jaurtiketa gogor batekin lortu zuen Forlanek. Beti lanerako zegoen For lan.  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Kaixo Tarragonatik

2010-07-04 00:57:00 | Agin Rezola

Gaur Saloutik agurtuko zaituztet, hemen, saloudatu litzatekeena. Gaueko 22:30etatik aurrera dena zen bozina hotsa, oihuak... dena zen zarata azken finean. Ez zegoen aguantatzerik!!! Eta zarata ere ez.

Alemania 4-0 Argentina. Messi ez zen azaldu eta hori asko eskertu zuen Alemaniak. Frantseses Messi beacoup litzatekeena hain zuzen.

Espainia 1-0 Paraguay. Oso partidu arraroa izan zen, baina ez Espainiak ez irabazteko adina.  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Egunero ez da inauteri

2010-07-03 02:00:00 | Agin Rezola

Elanori tiraka

Herbehereak 2-1 Brasil. Felipe Meloren partidu negargarriak kondenatu zuen Brasil. Kritikak entzunda, “Melo esperaba” dio berak.

Uruguay 1-1 Ghana. Ghana ez zen izan hain Ghana, beraz... ez zen tan-ganarik izan partiduan.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Greba orokorra

2010-06-30 23:57:00 | Agin Rezola

Greba orokorra

Paraguay 0-0 Japonia. Jende asko ezkontzen den modura sailkatu zen Paraguay final laurdenetara: penaltyz.

Espainia 1-0 Portugal. Greba orokorraren aitzakiak balio dit ez idazteko?  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Ezustekorik gabe

2010-06-29 00:43:00 | Agin Rezola

Kamil Kopunek

San Joan hauetan azterketa soziologiko bat egin dut eta konturatu naiz, Mundialeko eliminatoriak eta mutil gehienon parrandak antzekoak direla: beti espero da ezustekoren bat gertatzea, baina une garrantzitsua iristen denean... edo zu, edo ni... betikoak joaten dira etxera.

Herbehereak 2-1 Eslovakia. Tulipanek 2 gol sartu zituzten, baina mugimendu azkarragoak dauden cofee shopak ikusi ditugu Amsterdamen.

Brasil 3-0 Txile. Brasilek Txile globo terrakeoan bezain estu hartu zuen.  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
Beste artikuluak:

Epaileak espainolak balira... 2010-06-28 01:26:00 | Agin Rezola

AEBen inbasioa amaitu da 2010-06-26 22:52:00 | Agin Rezola

Amnesia 2010-06-25 23:07:00 | Agin Rezola

Ez dira pasta berekoak 2010-06-25 00:42:00 | Agin Rezola

Final zortzirenak Mallorcan 2010-06-23 23:23:00 | Agin Rezola

C'est fini 2010-06-23 12:58:00 | Agin Rezola

Ahoa bete hortz 2010-06-22 00:04:00 | Agin Rezola

Azzurra eta palarekin altxor bila 2010-06-21 01:27:00 | Agin Rezola

Kamerun aurrera... etxera bidean 2010-06-19 23:08:00 | Agin Rezola

Epaileak futbolean ere... ejem 2010-06-18 23:35:00 | Agin Rezola

Allez, allez 2010-06-18 02:07:00 | Agin Rezola

Suizoak kontrako eztarritik 2010-06-17 00:33:00 | Agin Rezola

Ez dut txisterik egin nahi... 2010-06-15 01:08:00 | Agin Rezola

Inaki, ze urrun dago Kamerun 2010-06-14 08:00:00 | Agin Rezola

Azkenean futbola 2010-06-13 01:27:00 | Agin Rezola

Green Day 2010-06-12 10:20:00 | Agin Rezola

Liberté, Egalité, Berdinketé 2010-06-11 00:32:00 | Agin Rezola

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403