« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Entrenatzaileen

2010-07-10 08:25:00 | Joxemari Ostolaza

Artean nintzen, nola ez alemaniarren aurkakoak erakutsi joko egiturak eta horien barnean zenbait jokaldien xehetasunak komentatzen giro lasaian. Bi jokalari ohi eta oraindik bigarren mailan aritzen den bat inguratu zitzaizkigun. Eskuinetik espainolek ateratako lehen kornerra genuen hizpide, Puyolen plantxaz atearen goitik kanpora burukadaz joan zitzaion baloi hura. Ederra jokaldia, gola merezi zuena.

Eta horretan ginela, goizeko hamaikak jo digute. Paul olagarroaren txirla jatea telebistaz eman behar omen zuten. Ezin zen pasatzen utzi, ikusi egin behar genuen. Eta jokalari ohiak eta gazteena beroenak. Aldameneko dendari hiru, gazteak oso hauek ere hurbildu dira olagarroaren ikusgarriaz gozatzeko asmoz. Espainiak irabaziko omen du finala, orain artekotan ez omen du hutsegin. Zozoa sentitu naiz oso. Nire jarrera ezkorra omen, bizia baikorkiago begiratu behar da bestela ere zertaz damutu badagoen honetan. Ezin sinetsiz abandonatu dut bilkura. Nola litekeen hain axalekoak izan ezin ulertuz alde egin dut.
 
Dena den, olagarroarenak ez nau abandonatu. Aurki era guztietako gaiak salgai jarriko dituzte Paul hau ikono. Asmatzen ez baldin badu ere, publizistek sekulako asmakizuna izan dute eta bere irrigarrian funtzionatu du. Trabiesa etxeek aurkitu dute beren produktua hedatzeko sistema, igarleetan igarleena olagarro bat dela medio eta bezeriaren eritasun mentala zio. Bigarren mailan gelditu da Puyolen gola, Masian egositako hura Del Bosquek beretzat errebindikatu ez duena, jokalariek erabakitakoa zela publikoki aitortuz. Eta ez du Paul olagarroa aipatu, hau bere alde.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403