« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Irlandaren aurkako

2010-06-27 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

Henryren eskuak salbatu zuen Domenech. Carlos Alberto Parreira, Mandela hedabideetatik ezagutzen zuen Hegoafrikako hautatzaileak Irlandaren alde egin zuen frantsesen jukutria salatuz. Frantzia eta Hego Afrikako partiduaren ostean, Parreira Domenech galtzaileari agurtzeko asmoz inguratu zitzaion. Honek, ez zion ezta begiratu ere egin.

Espantuka eta besoak haize erroten erara erabiliz alde egin zuen bertatik telebistetako ikusleri osoa lekuko. Orain lau urte finala jokatu zuenak, bederatzi puntuetatik bakarra irabaziz joan da etxera. Aspaldiko eztabaida da entrenatzaileen artekoa: ez da dimititu behar inoiz, kanpora zaitzaten zain egon behar da. Baina bere ardurapeko jokalarien onarpena ez duen entrenatzaileak hobe du aldegitea. Hori argi da, zeren Domenechek erakutsi duen Federazioarekiko morrontzak, betirako lurperatu du, bere azkenean kantatuko dionik inor ez duela inguruan.
 
Azken erakustaldia, Hegoafrikarren kontrako partiduaren bezperan eman zuen, hamaikakoa osatzeko aski lan izango zuela aitortu zuenean. Jokalariek ez zutela jokatu nahi alegia. Baina Domenechek, berean jarraitu zuen, taldea desegiten. Inork dudarik bazuen, orain argituko zitzaion puntako kirolak duen indar sozial eraginkorraren nolakoa eta zenbatekoa, Sarkozy bera publikoki frantses gizarteari mintzatu zaionean. Estatu arazoa, Frantzia greban eta Baionako karriketan gobernamenduaren estrategiaren aurkako manifak antolatzen diren honetan, Sarkozy –Anelka bezala Nicolas hau ere– futbolzale. Ez, ez da futbol kontua, jokoan dagoena frantses identitatea da, munduaren aurrean futbolari gazte neurri gabe aberastuak lokaztua agertu dutena.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403