« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Epikaren porrotak

2010-07-03 08:33:00 | Joxemari Ostolaza

Arrakastak bezain gehiegizkoak izaten dira. Begira bestela, Frantzia, Ingalaterra, Nigeria, Portugal….Estatu arazoa bilakatu dute, futbol zelaian jokoan dagoenak ez du jolaserako gairik ematen, humorerik gabekoak baitira jokoan direnak.

Cristiano Ronaldo. Portugaleko gizonik famatuena bera dela esatea ez da gehiegikeria, Saramago bera baino aipatuegia da nonahi. Gurtze batetik gorrotora eraman du Espainiaren aurkako partidoak, Saramagori igande baterako egin halako artikuloak obra osoa kiskali balio bezala. Eta datorren denboraldian bere entrenatzailea izango den Mourinhok ez du aukera hori galdu bere lidergoaren lehen harri zutabea plantatzeko. “ Nire taldeek galtzen dutenean, nik galtzen dut. Irabazten dutenean, jokalarien garaipena da “. Bizkorra dugu oso. Berak baino lehenago, Clemente barakaldarrak esana zuen hori. Bainan ekintzek salatzen dute Mourinhoren jukutria. Interrek Championsa irabazi zuelarik, berak bakarrik bete hedabideetako eremuak zabalagoak ziren jokalari guzien artean okupatutakoak baino. Eta ez nion inon ez entzun, ez irakurri “ galde jokalariei, haiena da garaipena “. 
Oraingo hontan, Cristianok Bernabeuko aldagelan lagun gutxi eta kopeta kanpandorre duela jakitun, eliza nor duen erakutsi nahi izan dio, eta bide batez gaineko jokalariei jada eliza eta kanpandorrea okupaturik daudela garbi utzi nahi izan die. Lau urteko kontratua du sinatua, hamar milioi euro netoak urteko eta Real Madrideko zuzendaritza kontu korrontetik harrapatua. Hurbileko hedabideak urrunetik kanpandorrerainoko intzensuz oratzen hasia da, hemen nago ni epiko batez distantziak zehaztuz. Ez du gaizki hasi meza, orain kazetari epikazalen aharrantzak musika sonantea bilakatzea du misio, berak nahi mezaliburuan jardun daitezen.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403