« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Kapitalaren kolorea

2010-07-11 20:30:00 | Juanjo Olasagarre

Bueno bukatzear dago. Hegoafrikak frogatu du fundamentuzko nazioa dela eta gai dela edozein ebento antolatzeko, baita mundu guztiaren begiradak gainean izanen dituen Munduko Txapelketa. Gaur (ez dezala Españak irabazi) kamerak desagertuko dira eta Hegoafrika zena geldituko da: populazioaren % 40 pobreziaren mugan bizi den nazioa, biolentziaz beterikoa, milaka errefuxiatu hartu eta baztertzen dituena, emakumeen kontrako biolentzia gora doana, kaletan lasai toki gutxitan ibil daitekeen nazioa.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Uda

2010-07-08 14:43:00 | Juanjo Olasagarre

Horrela deitzen da Coetzeeren autobiografiaren azken alea. Besteak Haurtzaroa eta Gaztaroa dira. Coetzee oso idazle ona da, lehorra batzuetan, askotan ematen du hezur hutsa irakurtzen ari zarela, haragiak izan dezakeen sentsualitate apur hori gabe. Udan Coetzeek bere afrikanertasunarekiko zein emakumeekiko harremanez aritzen da halako biografia autofikzionatu bat erabiliz.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Hegoafrikatasunaren golkoa

2010-07-07 09:00:00 | Juanjo Olasagarre

Mail and Guardianeko Palesa Moruduri irakurri diot lokuzioa eta gustatu egin zait, eta bururatu zait gurean euskalduntasunaren larre estua beharko lukeela.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Zuma

2010-07-06 10:49:00 | Juanjo Olasagarre

Jacob Zuma Hegoafrikako presidentea ez da aurreko presidenteak bezala. Hasteko zulua da, aldiz, Mandela zein Mbeki xhosak ziren, eta kanpotik begiraturik “mendebaldekoagoak” ageri ziren. Mandelak, nahiz eta herri txiki batekoa izan, Johanneburgo inguruan egin zuen bizitza, Zuzenbidea ikasi zuen eta manerez eta oso “british” agertu izan da beti. Mbeki, berdintsu. Exilioan bizi izan zen Apartheida bukatu arte, Amerikako unibertsitate hoberenetan ikasi zuen.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Hiru hiriak

2010-07-05 09:50:00 | Juanjo Olasagarre

Hegoafrikako hiru hirien artean lehia izaten da. Batez ere Cape Town eta Jo'burgen artean. Durban hiri lasaiegi eta aspergarritzat ikusten dute, batez ere zuluak ez direnek. Bertan dago hindu gehien, eta baita ingeles jatorrizko zuri asko eta asko. Durbanen bero handia egiten du, klima subtropikala da eta halako nasaitasun bat nabari da hirian zehar ibiltzen zarenean.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Antolaketa

2010-07-03 09:36:00 | Juanjo Olasagarre

Harrigarriki atzoko Mail&Guardiango berri nagusiak eta Berriako Munduko Kopari buruzko erreportajeak gai berak zekarten: Munduko Koparen antolaketa eta egoerari etorkizun beltza iragarri ziotenek ez dute asmatu zioen Berriak. Hegoafrikak “arnas har dezake” ez baita gauza larriegirik gertatu Munduko Kopa erdia pasatu delarik.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Karoo

2010-07-02 07:30:00 | Juanjo Olasagarre

Karoo Hegoafrika erdian dagoen eskualde erdidesertikoa da. Para dezagun westernetan ikusten dugun paisaia horren antzekoa, lehorra, landare iharrak, harriak, paisaia zabalak, eta beroa, bero handia.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Berriz ere krimena

2010-07-01 08:00:00 | Juanjo Olasagarre

Johannesburgoko polizia buruaren etxean sartu eta lapurtu egin dute. Inork ez daki nola. Zaindariek ez dute inor antzeman, ez dago susmagarririk. Kontua da polizia buru hori Mundialeko segurtasunaren arduraduna dela, Fikibile Mbalula.  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
Beste artikuluak:

Zapiro 2010-06-30 07:00:00 | Juanjo Olasagarre

Gatazkak 2010-06-28 08:31:00 | Juanjo Olasagarre

Betierekotasuna 2010-06-23 07:30:00 | Juanjo Olasagarre

Ebentoak 2010-06-22 08:22:00 | Juanjo Olasagarre

Turrak 2010-06-21 08:50:00 | Juanjo Olasagarre

The issue 2010-06-18 13:11:00 | Juanjo Olasagarre

Gay South Africa 2010-06-17 08:51:00 | Juanjo Olasagarre

Gaztediaren eguna 2010-06-16 12:37:00 | Juanjo Olasagarre

The country of my skull 2010-06-15 08:46:00 | Juanjo Olasagarre

Port Saint Johns 2010-06-13 16:29:00 | Juanjo Olasagarre

Barkamena 2010-06-12 14:52:00 | Juanjo Olasagarre

Cape Town 2010-06-11 08:33:00 | Juanjo Olasagarre

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403