« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Ordezkarien dantza

2010-07-06 08:26:00 | Joxemari Ostolaza

Ezkutuan. Mundial honen aurretik saiatu dira klub aberatsak jokalariak erosten, azokak erosi nahi zuten hori garestituko ote ziolakoan. Futbolaren espekulatzaileak ditugu jokalarien ordezkariak, edozein arduradun komertzialak bere ekaia ahal den eta garestien saldu nahi izaten duen eran bere jokalariak handik hona mugitzeko ahaleginetan bizi direnak.

Merkatu hertsia da, erosle sosadun eta ordaintzaile fin eskasez osatua, ez-ordainduez mukuru. Eskaintza erraldoia eta demanda soila. Mundialaren azokan, taldeak eta ez izarrak dira gehien nabarmentzen ari direnak ordezkarien kaltetan, jokalarien handik honatak urriak izanez, ordezkarien dantza soinu gabea baita.
 
Ari eta ari, eta inor mugiaraztea mirari. Jokalariak patrimonializatuta dituzten klubak dardarka dabiltza, kontabilitateko balioek, berez jada puztuta behera egin dute eta liga lehiaketetan berbaloratzeari ekin beharko diote. Azoka, aukera da, baliatu ezean arazo bihurtzen dena. Eta selekzioen emaitzak direnez neurgailu bakarrak, izarpekoak etxeratu egin dituzte ezer gutxi erakutsi gabe, inor gutxi emozionatu gabe, beren izeneko elastikoak eta besteak kontenedoretan aparkatatuta gelditu zaizkiela.
 
Dagoeneko hasi zaizkigu maila ertainetik bidaiatzen, zorra zorraren gainean egiten ohituen bila, jokalariak ere, agindutakoa kobratzeko aldagelak barnetegiak bilakatzen ikasita daudenetan ate joka, Hegoafrikakoarekin zituzten aurreikuspenak berdindu nahian. Ezagutzen dut dozena erdia bigarren mailan aritzen direnak Zubizarreta eta Valdano amets. Eta haiek entzunda, Afrikan zituzten esperantzak ahituta kapaz dira Europako ekialdera jotzeko Messiren baten bila, zenbait klubetako zuzendari fantasioso lagun.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403