« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Euskal Herriko

2010-06-25 12:32:00 | Joxemari Ostolaza

Kataluniako eta Espainiako tabernek, kandelak piztuta dauzkate españolak aurrera egin dezan. Prisacomek inguru hurbileneko Digital+ katera harpidetutako tabernak aurkitzeko aplikazioa iragarri zuenetik, nire inkestatxoa egiteari ekin diot.

Lehenik, nire inguruko tabernatan galdetu dut partiduek duten eragin komertziala aitor diezadaten. Ondoren, telefonoz ezagutzen ditudan Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Bartzelona, Valentzia eta Murtziako taberna bana hots egin dut.
 
Bizpahiruren harrigarriak gainditu eta gero, susmoa baieztatu dut : %20tik %30era igotzen zaie poltsa partiduaren garaian. Bartzelonakoa –badaki nor garen– izan da xehetasunetan zehatzena, tabakoa erre daitekeen taberna da berea eta hurrengo tabakorik gabeko mundiala, bere ustez bezeroz oraingoa baino eskasagoa izango delakoan, españolen partiduetan bikoiztu egin omen du dirusartzea, bezeroko gutxieneko gastua hamar eurotan zenbatuta. Berea alde batera utzita, ondoko pub ingelesaren arrakasta aipatu dit, horrek ere bikoiztu dituela salmentak esanez. Noski, ingelesen partiduetakoei buruz ari zen. Britanica de pubs y cerbeza erakundearen xehetasunak eman dizkit: 200 milioi inguruko mozkinak dituzte aurreikusita. Mundialak ez du bakarrik emozioa sortzen. Argi da. Dena den, komertzianteen artzain kultura ezagututa, ez dituzte hauek guztiak errezki aitortuko, murtziakoak ezaguna dudan jabearekin pasa aurretik galdetu didan bezala,  “haziendakoa zara ?", irria baino malkotarako daudela heziak garbi adieraziz.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403