« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Babesleek xapi xapi

2010-06-24 08:00:00 |

egin dute. Frantziako selekzioaren barne porrotak, harro-harro bizi ziren gunetik uxatu ditu, haren orain arteko arrakasten parte bailiran euren markak iragartzen bizi zirenak.

Jokalariak hobendun bakarrak, Federazioak kudeatzen jakin ez duen taldea bakarrik utzi dute. Zigorra dute estakuru. Diziplina oinarri. Eta tamainako matxinadaren (kirol prentsa frantsesaren iturrietatik bildua) arduradunen gorputzetako elastikoetan ez dute beren izena erakutsi nahi. Lotsarazi egin dituzte jokalari handiuste ergelek, esana aditu, isil isilik jardun eta irabazi besterik ez duten eskertxarreko gazte horiek. Ez dute besterik merezi, zigor eredugarria merezi dute, haur futbolzaleek ikasi dezaten. Egia esan, jokalariek ez dute adorerik izan hasitakoari bukaera duin bat emateko, eta otzan otzan atera dira azken partida jokatzera, salbuespena salbuespen. Damuaren usaina hartu diot beren azkenari. Credit Agricole banketxeak, babesle ikusienak jada iragarri du publikoki ekainaren 25 arte zuen kontratua bertan behera uzten duela. Garai bateko irabazi dugu hura, galdu duzue bilakatu dute. Quick janari prefabrikatuaren enpresak ere, beste hainbeste egin du Anelka berarekin zuen kontratua eten baitu. GDF Suez konpania bere aldetik badirudi bide bera hartzera doala, 2014 arte Frantziako Federazioarekin daukan kontratua nola hautsi aztertzen ari omen da. Eta selekzioa janzten duen Adidasek, Mundial hau bukatzen den arte jarraituko duela esan baldin badu ere, bere babesa bukatutzat eman daiteke, frantsesak zelaietatik desagertuak direla kontutan hartuz. Ez dakigu zer gertatuko den beste hainbat babesleekin, Carrefour, SFR eta Toyota kasu, nahiz eta azken honek argitu duen agindutakoa betetzeko asmotan dela.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403