« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

Amaiera

2010-07-15 15:29:00 | Lander Arbelaitz

Durban, uztailaren 15ean.
 
Aireportura noa. Horrenbestez hainbeste bizipen eta gogoetagai izan den herrialdea bere bidea egiten utziko dut. Horregatik, post honekin amaiera eman nahi nioke Afrikatik egunero izeneko atalari. Irakurleak zerbait berria ikasteko parada izan badu, asko poztuko nintzateke; hori izan da behintzat nire intentzioa.
 
Eskerrik asko irakurtzeaz gain, iruzkinak egin dituzuen guztioi. Plazer bat izan da banaka-banaka, denak irakurtzea.
 
Ongi izan eta beste bat arte.
 
Lander Arbelaitz


 

  • Erantzunak (5)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Lander A. - 2010-07-17 13:30:50: Eskerrik asko guztiei zuen mezuengatik, benetan. Pozten naiz gustatu bazaizue egindako lana eta Hegoafrikarrei buruzko irudi orokortu negatibo hori pixka bat aldatzen lagundu badu.
  • Eric - 2010-07-16 12:15:50: Aupa Lander! Lan izugarria egin duzu! Zorionak! Ama Lurrarekin eta bertan bizi diren Anaiekin edukitako harreman estuak kriston aberastasuna diote zure erreportaia eta diaporamei. Beti onda onena transmititu diezu bai hegoafrikarrei baita guri ere. Ongi etorri!
  • Josu - 2010-07-16 00:44:07: Hegoafrika, Mandelaz eta diamanteez haratago doan herrialdea dela erakutsi diguzu. Pena bat daukat, diru zikinek herrialde xume hori zikindu izana, izan ere ziur nago aurrerantzean askorentzat espainiak eskuratutako lehen munduko koparekin besterik ez dutela lotuko hegoafrika, lehena eta azkena den bitartean ongi goaz ...
  • Nora - 2010-07-15 22:34:42: Esker mila zuri, Lander. Zure idazkera gertuko horrekin, urratsak entzuteko aukera eta hango usaina sentitzeko leihoa zabaltzeagatik. Muxu pila
  • maitane - 2010-07-15 18:42:41: Eskerrik asko Lander!Harro itzul zaitezke etxera egindako lanaren ondoren. Nik behintzat, eta ziur asko beste askok ere bai, Hegoafrikari buruz zerbait gehiago ikasi dut. Zure hitzekin eta argazkiekin behin baino gehiagotan hunkitu nauzu. Ea hurrengoan nire begietako malkoetan Hegoafrikako parajeak islatzen diren!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403