« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Babesleen pagotxa

2010-07-08 10:00:00 | Joxemari Ostolaza

Espainiako selekzioaren arrakastak bere babesle ofizialen inbertsioak biderkatu ditu. Iberdrola, Cruzcampo eta Chevrolet Espainiako Futbol Federazioaren babesleek bere marketin kanpainak areagotzea erabaki dute. Hedabide batzuk izango dira horien hartzaileak.

Alemaniaren aurkako partiduaren emaitzaren arabera, zuek hau irakurtzerako jakingo duzuena, bi publizitate ezberdin aurreikusita dituzte batzuek. Besteek orain arteko mezu publizitarioekin jarraitzeko asmoa dute, hauen kontratua bide luzekoa baita eta mundial hau hornitze geltokia dute.
 
Hauetatik aparte Cepsak ere egoera baliatuz badu bere irudi indartze plana, kirol kazetatan bereziki ikusiko direnak. Telecincok ere izango du bere etekina, irrati zenbaiten kirol programa bereziak bezalaxe. Guztiak bat datoz espainiarren orain arteko ibilbideak onurak ekarri dizkiela ebatzita, jarritako sosak beren aurreikuspenetan baleko etekinak ekarri dizkiela alegia. Chevroleteko ordezkaria harago joan da bere balorazioan, mundiala hasterako inbertsioak salmenten bidez etekinak bikoiztu egin dituela esatean. 1950tik Espainiak ez zuen semifinalik jokatu, eta babesleak fededunak ez direnez Espainiak orain artekoan lortutakoaz konforme zeuden. Hemendik aurrerakoa, pagotxa doblea.
 
Hundai ere loreetan da, Madrileko Fan Parkean pantaila erraldoiekin antolatutako ikusgarriak, berrogei bat milako bisitari izan omen zituen Paraguairen aurkako partiduan, alemaniarren aurkakoan seguru asko gaindituko dutena. Han ere izango dira bandera, lepoko, giltzero, bokadillo eta nik ez dakit zenbat genero saltzaile, holakoak astero egingo balira, hamarkada bakarrean lauzpabost etxe eta belaontzi aparkatu baten jabe egingo liratekeenak.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403