« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Espainiako taldeak

2010-06-12 15:10:00 | Joxemari Ostolaza

Espainiako taldeak hondar Eurokopa irabaztearekin sortutako itxarobideek, euliak eztira nola, finantza taldeak erakarri ditu zalegoaren artera bezero bila.

Banesto ( garai bateko Ali Babarena berpiztua ) Mundial hontan españolen babestailea izan da Master – Cardekin batera tarjeta berezi bat aurkeztu duena, Espainiako Futbol Federazioaren laguntzaz. Jada, Banestok apirilerako betea zuen mila milioi euroko helburua “ depósito selección “ izendatu zuena ehuneko hirua eskeiniz, eta laua Eurokopan bezala taldea Hego Afrikan garaile gertatuko balitz. Orain mila eta bostehunera eraman du. Delako tarjetarekin egindako erosketez Travelen antzera puntuak ematen dituzte, Federazioaren produktoak eskuratzeko eskubidea ematen dutenak. Pelayo asurantza etxeak ere parte hartzen du menuan, zaleei kotxeko asurantzetan abantailak iragarriz. Katea ez da eten, krisia krisi.

Visa Europak ere bere promozio berezia aurkeztu du eta beraien tarjetaz egin erosketez egun bakoitzeko zozketan, mila euroko saria eguneko, parte hartzeko zoria eskeintzen dute. Guzti hau FIFAren babesarekin. Onebooker apostu etxeak egin duen azterketak baikorrak izateko motiborik ematen die, apostu zaleen gosea ez omen da ahitu – eta. Gainera, Espainiaren aldeko joera inoiz baino azkarragoa omen, taldean duten konfidantzaren adierazgarri.

Inkesta bete dutenen artean, ehuneko hirurogeita bik Espainia jotzen du txapeldun. Banengoen bai, futbola droga gogorra da.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403