« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

Amaiera

2010-07-15 15:29:00 | Lander Arbelaitz

Durban, uztailaren 15ean.
 
Aireportura noa. Horrenbestez hainbeste bizipen eta gogoetagai izan den herrialdea bere bidea egiten utziko dut. Horregatik, post honekin amaiera eman nahi nioke Afrikatik egunero izeneko atalari. Irakurleak zerbait berria ikasteko parada izan badu, asko poztuko nintzateke; hori izan da behintzat nire intentzioa.
 
Eskerrik asko irakurtzeaz gain, iruzkinak egin dituzuen guztioi. Plazer bat izan da banaka-banaka, denak irakurtzea.
 
Ongi izan eta beste bat arte.
 
Lander Arbelaitz 

  • Erantzunak (5)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Zuluen lurraldean barrena (+ Diaporama)

2010-07-15 05:19:00 | Lander Arbelaitz

Sangoma

Gora eta behera ibili naiz egun osoan. Literalki. Valley of Thousand Hills-en izan naiz, hau da, Mila Malden Bailaran. Kostako Durban hiri modernotik ordubete baino gutxixeagora, taxi elkarbanatuak konbinatuz iritsi naiz barnealdeko herri honetara. Ingurugiro zoragarrian, alde batera eta bestera erortzen diren penditzetan etxeak eraikiz osatutako herria da. Zuluak dira bertako biztanleak eta teknologia berriak hona ere iritsi diren arren, beren bizitzak ez du inolako zerikusirik hirian bizi den hegoafrikarrarenarekin.

  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Soweton barrena (Diaporama)

2010-07-14 02:58:00 | Lander Arbelaitz

Batetik, azkenean hartu dut Soweton bildutako materialarekin diaporama egiteko tartea. Helburua, Sowetoz hainbeste hitz egiten entzun duen horri, mentalki irudikatzen laguntzea da.

Bestetik, aste honetan publikatu da paperean "Bakearen Irribarrea" erreportajea, webgunetik bertatik irakur dezakezue, edo bestela, PDFa irekitzeko aukera ere bada.

 
  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

'Thank you South Africa'

2010-07-13 02:16:00 | Lander Arbelaitz

Thank you South Africa

Eskerrik asko Hegoafrika. Hala zioten kale-argiak iluminatzeko zintzilikatutako Sowetan egunkariaren lehen orriek. Herrialdearen sentimendu orokortua (hala esan badaiteke) ongi islatzen du titularrak.

  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Hegoafrikarren finala (Diaporama)

2010-07-12 04:41:00 | Lander Arbelaitz

Zaleak Durbanen

Hainbeste denbora honen zain, eta azkenea amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Suak sortutako kea

2010-07-11 01:21:00 | Lander Arbelaitz

Keamogetswe Mothapo, Kea

Keamogetswe Mothapo “Kea”-k 21 urte ditu eta Pretoria kanpoaldean dagoen Mabopane auzunean bizi dira anaia eta biak, aitonarekin. Ama orain hamar urte hil zitzaien eta aita beste auzune batean bizi da. Pronostiko guztien aurka, Kea ingeniaritza informatikoa ikasten ari da. Durbanera bi aste pasatzera etorria da, lehengusuaren etxera.

  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Johannesburgo eta Pretoriari begira (argazkiak)

2010-07-10 12:18:00 | Lander Arbelaitz

Johannesburgo

Atzo autobusa hartu eta kostan dagoen Durban hirira etorri nintzen. Autobusean denbora hartu nuen argazkiak aukeratu eta bai Johannesburgo eta Pretoriako argazki batzuk txukuntzeko. Hemen daukazue ikusgai. Sowetoko diaporama bat egingo dut tarte bat hartzen dudanean, ikus dezazuen argazkitan zeri buruz hitz egiten dudan.

 
  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Benetako arazoak

2010-07-09 23:03:00 | Lander Arbelaitz

Malcolm Yselon

Judua da Malcolm Yselon eta Johannesburgon bizi da. Bere aiton amonak Letoniatik etorri ziren. Malcolmek eta bere beste lau anai-arrebek apartheid garairako oso hezkuntza aurrerakoia jaso zuten, etxean beltzak eta zuriak maila bereko pertsonak direla erakutsi baitzieten. Apartheid garaian herrialdeko kolektibo judua oso aurrerakoia izan zen eta gehienbat apartheidaren aurka zegoen Progressive Party-ko legebiltzarkide bakarra bozkatzen zuten: Helen Suzman.

  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
Beste artikuluak:

Roelf Meyer: "Hegoafrikako gure lezioak ongi balio dizuela uste dut" 2010-07-08 23:12:00 | Lander Arbelaitz

Garai zaharrak oroituz 2010-07-07 16:43:00 | Lander Arbelaitz

Mac Maharaj: "Borroka armatua uztea mugimendu taktikoa izan zen beste aldeak negoziazioak serio har zitzan" 2010-07-06 20:40:00 | Lander Arbelaitz

Soweton bueltaka 2010-07-04 14:55:00 | Lander Arbelaitz

Carlin: "Zortez aldatu egingo da Europak Hegoafrikaz duen pertzepzioa" 2010-07-01 16:56:00 | Lander Arbelaitz

Currin: "Ezker abertzalearen gidaritza alde militarretik alde politikora pasa da" 2010-07-01 10:00:00 | Lander Arbelaitz

Johannesburgo eta segurtasuna 2010-06-29 22:45:00 | Lander Arbelaitz

Agur, Khayelitsha (diaporama) 2010-06-28 03:07:00 | Lander Arbelaitz

Khayelitsha, auzune arriskutsu hori 2010-06-26 23:12:00 | Lander Arbelaitz

Brian Currin konfirmatuta 2010-06-26 12:56:00 | Lander Arbelaitz

Cape Towngo argazkiak 2010-06-26 02:25:00 | Lander Arbelaitz

“Hegoafrikarra naiz beltza baino lehen” 2010-06-25 22:35:00 | Lander Arbelaitz

Burbuila zuria eta orratza beltza 2010-06-25 12:43:00 | Lander Arbelaitz

Dantza zuluak eta house musika 2010-06-24 16:45:00 | Lander Arbelaitz

Aireaz 2010-06-23 21:21:00 | Lander Arbelaitz

Lehen inpresioa 2010-06-23 13:19:00 | Lander Arbelaitz

Ekainaren 23tik aurrera 2010-06-11 17:28:00 | Lander Arbelaitz

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403