« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Planeta erdia

2010-06-16 08:35:00 | Joxemari Ostolaza

Futbolaren jarraitzaile. Hango eta hemengo adituek hala diote behintzat. Mundial honek lortu audientziak, abstemioak ere zorabiatzeko adinekoak dira. Hego Amerikan % 80ra iritsiko omen da bertako ikusleriaren kopurua. % 53 Asian. % 55 Afrikan, Ekialde Erdian, Europan. Ipar Amerika da interes gutxien duen eremua, % 20k baino ez omen du jarraituko.

FIFAk dituen aurreikuspenen arabera, 25.000 milioi ikuslek segituko dituzte partidak. Herrialdeka ere aurkitu ditut berri adierazgarriak : Brasil omen da, inkesta hiruren arabera beti, zalego zalegoarena duen herrialdea, % 80tik gora ikusle izango baititu. Hego Koreak jarraitzen dio % 75ekin, Italia eta Portugalen antzera. Oso gertu daude Mexiko eta Venezuela % 70etik goiti. Gutxien konektatuko direnen artean, AEB, Kanada, Australia (eta Alemaniaren kontra jasotako lau eta zeroaren ondoren…), Japonia eta Norvegia.
 
Inkesta hiru hauen artean 50.000 bat erantzun izan omen dituzte. Ez dira urriak ere ematen dituzten beste xifra batzuk: Partidak ematen 180 enpresa omen dabiltza eta kazetariak ere 15.000 milatik gora. Zenbaki guzti hauek ikusirik, igandeko lehertze zuri-urdina afari merienda dirudi bere eroan. Izan ere, Realaren partida kaskarra ikusten egon ginen ostatuan, 80 metro karratu eskasetan, 100 lagun inguru izango ginen. Eta bigarren golarenean hartutako koskorroien ubelek ez naute oraindik orain abandonatu. Guri dagokigunez, Mundialean bi etxeko hiritar eta euskaldun bakarra. Zirko honetan parte hartu nahi badugu, gure selekzioa behar dugu.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403