« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Telebistak plazoka

2010-06-13 02:22:00 | Joxemari Ostolaza

aire egokituak emozioen beroak erre ez gaitzan, usain atseginezko koloniak sofaren larru imitaziozko plastiko skaien izerdiek aldamenekoa uxa ez dezan, mugikorren tarifa bereziak norberaren taldearen golak retransmititzeak etxeko hipoteka kolpatu ez dezan, antolatzaileek homologatutako biera frigorifiko publizitatuan freskatua, eta lo kuluxka egiteko Messik lo egiten duen markako koltxoia.

Oro da beharrezko. Hola bizi liteke mundial. Eta zurea sailkatu balitz, Bertara bidai agentziak Hegoafrikara bidaia, hotela, eta estadiorako sarrerak eskaintzen dizkizu kitean, finantziazioa (Badugu bankuak) eta orotariko asurantzak (Balitza aseguruak) barne eta berme. Guztia da ordaingarri, ez kexa, konfidantza egiten dizute, zure bost urtetako irabazietan sinesten dute, datorren Munduko Koparako ia berdinduta izanen duzu zorra, hartara zorra zorraren gainean egin dezazun. Eta zurea munduko txapelduna irtengo balitz, orgasmikoa litzateke, hedabide guztiek zoriondu eta eskerrak emanez zure leialtasuna goratuko lukete garaipenaren partaide ezinbestekoa zarela airatuz, zuk ere jokatu egin duzula sinetsaraziz, hogeita bosgarren jokalariaren tropakoa zarela sentiaraziz. Alta, futbol taldea animo egoeratzat jo zuenak arrazoi zuen, zuk animatu eta hark bildu. Errukigarriak gu, futbola maite eta talderik ez, nazioartekoa antolatu bitartean zorrik ere ez Elastikorik gabeko zalerik nekez erotuko dute. Hor datza krozka.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403