« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Bilardo

Nik ez zeukeat ezer esateko atzoko partiduaz

2010-07-08 10:50:00 | Bilardo

Baina nire lagun Pepe Rubianesek bai. Eta bat egiten diat haren analisi zorrotzarekin. Ikusi beheko bideoa, eta esango didazue zuen iritzia...  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Jainkoaren Esku diruduna

2010-07-07 11:02:00 | Bilardo

Jainkoaren Eskua

Final laurdenetan Luis Suarezek eskuarekin atera zian baloia marra-marratik Uruguai salbatzeko, nahita, eta kanpora botako zutela jakinda. Baina Ghanak penaltia huts egin zian, Uruguaik luzapenean aztarrika eutsi berdinketari, eta penaltietan Abreuk egin zizkian patrifilioak. Ni hasia nengoan pentsatzen, Suarezen esku hori ez ote zen bihurtuko mundial honetako Jainkoaren Eskua.   (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Antonioren zakurrarena: ni bideoaren kontra

2010-06-28 12:13:00 | Bilardo

Ni kameren kontra nago

Ez diat uste hain zaila denik, ez: partiduak zortzi mila angelutatik grabatzen ditiztek eta,  egongo duk moduren bat arbitroak bideoa erabili ahal izateko. Bai, ingelesek eta mexikarrek eskertuko zitean atzo. Baina ni, kontra.
  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Hiru manba beltz, hiru elefante

2010-06-18 12:21:00 | Bilardo

Higuain

“Esan nian Argentinak pozoia duela aurrean...”. Arrazoia zian bai, Itziarko Rikardok. Zerri-trostan jokatuta ere, ebain-ebain eginda geratu zuan Hego Korea. Pozoia. Hiru manba beltz: Higuain, Tevez eta bigarren partean Aguero. Mizto zorrotzak, beneno hutsa. Jar ezak horien atzetik, gainera, super-botereak dituen arkakuso bat, hamarra bizkarrean eta... Faboritoa ote duk Argentina?  (Guztia irakurri)

  • Erantzunak (4)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Ongi etorriak 1898ra

2010-06-17 11:54:00 | Bilardo

Fernandes suitzarra, atzo Espainiari gola sartu berritan

“Gehiago galdu zen Kuban” dik izena Intereconomiako eztabaida programa zoldazu batek. 1898ko “desastre” hura gogoratzen dik, noski: Kuba eta Filipinen independentzia, Espainiak ostiko bitan potentzia kolonial izateari uztea. Eta beti pentsatu izan diat hori dela Espainiako nazional-futbolismoaren fundazio momentua ere.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Eroak

2010-06-11 21:25:00 | Bilardo

Obelix duk diziplinarik gabeko gilbor-handi bat, jokaldia ikusten ez dakien zentral maaaaantsoa, traketsa, dena -keria (eta no podía). Nirekin ez zian hark zelaia usaindu ere egingo. Baina esaten dik egia bat, eta horrekin bakarrik, titular: “Erotuta zeudek erromatar hauek”.

Ez duk erromatarren kontua bakarrik. Erotuta zeudek ARGIAko hauek ere, niri hemen idazteko esaten. Eta erotuta zegok jendea, jeneralean, futbolarekin. Ez futbolean aritzeagatik, Andy Goram bezala; hori ulertuko nikek.  (Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
Beste artikuluak:

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403