« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Mundial interestatala 2

2010-06-15 08:22:00 | Joxemari Ostolaza

Espainol estatuko taldeak biztanlegoaren %53aren babesa omen du. Ez dakit nik asko den.

Beste zenbaitekin alderatu ondoren jakingo genuke konparazioz asko ala gutxi den. Sport + Markt kontsultorak egin duen azterketak hori erakutsi omen du. Berehala hasi dira eskuin ezker honi buruzko balorazioak. Eta hauen artean badago iritzi bat komuna: autonomiek mugatzen omen dute babesa. Urrunegi joan omen da Estatuaren ezaxola. Katalunian eta Euskadin omen daude babes txikienak. Gehiengoak bertako selekzioen alde omen daude. Eta honek kontsiderazio ideologiko, emozional eta historikoak aparte, zailtasunak dakarzkie Espainiako taldea amu, bere inguruko gaiak salgai dituztenei, inoizko komertzial emaitzak lortzeko aukera bikainean daudenei.
 
Bartzelona ez dela Madril. Bilbo ez dela Valentzia. Espainiako taldean katalanak dira eraginkorrenak, bai presentziaz bai jokoz. Guardiolaren Bartzelona nagusi jokoan, katalanak mintzoan. Hala ere, zalegoa ez da mesetan bezain espainola, Barçaren hauteskundeetan, presidentegai direnengan Kataluniaren elastikoak duen garrantzia ikusi besterik ez dago. Honek amorratzen ditu hedabide mesetar guziak, bertako kazetarien pitokeri xobinistei erreparatzea aski da amorrazioarena baieztatzeko. Hobe dute Espainiako taldeko jokalari katalanek fundamentuzko zerbait egin, bestela Mexikon Errealekoak bezala Hego Afrikatik bueltan larrutuko dituzte Nou Campen katalanez eta Visca Catalunyaka zalegoa agurtu zutenak. Horiz eta gorriz batzuk, gorriz eta horiz besteak. Kolore berak, alderantziz emanak. Urrunean gorde dira Arkonadaren galtzerdi zuriak.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403