« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Bitxia zait

2010-07-07 07:00:00 | Joxemari Ostolaza

Brasil, Argentina, Italia, Ingalaterra eta Frantzia lehiaketatik kanpo ikustea. Ez naiz apustu zale, bestela ere ez asmatzen doktore, eta jo dizkidaten erronkatan ez dut trabesik bota. Eta horri esker, patrikako txintxinak gehiago iraungo dit, aipatu boskotea, oso osorik uztail honetan oporretan egongo zenik ez baitzen nire kalkuluetan sartzen.

Eta han eta hemen esaten eta idazten dituztenak gogoan, ez zait iruditzen iritzietan parera jotzen dutenik. Nire aburuz, talde horietan izar usteko sobera dago, zenbait entrenatzaile barne. Futbol taldeak, talde lana eskatzen duen beste edozein jardunetan bezala, lider erreferentzialak behar izaten ditu, berarekin asoziatzea gustuko duen jendez inguratua. Eta Hegoamerikarren kasuan, afrikarrenetan bezala, gehienak Europako ligatan jokatzen ari dira, selekzio estatalak urrunegi gelditzen zaizkiela.
 
Talde batek behar dituen jokalarien arteko konplizitateak, automatismoak sortzen dituztenak, nekez gauzatuko dira taldearen erdia interes propioak dituzten jokalariz osatuta dagoenean, taldea bera luzitzeko lanabestzat hartzen duen jokalari gehiegi dagoenean. Hor ez dago liderrik, hor jokalari jangoituak daude, bere ekimen batez garaipena lortzeko kapaz direla sinetsita daudenak. Eta partidoa, baloia hitz, denon artean idatzi beharreko liburuxka denez, orrialde bakarreko poesia ez da aski bere ederrean. Eta baloia bokadilloa bezalakoa da, konpartitu behar denean, nik eman eta hik pasa niri berriz bueltan ekarri arte. Eta jarrai dezala errondak. Eman dezagun puntutako saioan, aldiro bertsolari batek bertsoa osorik kantatzen duela lagunei kantatzeko aukera kenduz, hitzik gabe utziz. Bere ederrean nekez aurkituko du bertso lagunik, bertso jarrietan aritu beharko da.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403