« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Adidas finalean

2010-07-07 12:00:00 |

Seguru. Alemaniak eta Españak jokatu beharreko erdifinaletik finalera joango dena Adidas da, bi horien babesle. Nike (Holanda) izango du parean finalean. Esan beharrik ez dago alemanen alde egingo lukeela ahal balu, bere salmenten %45 inguru etxean egiten baititu, Alemanian.

Espainiako Federazioarekin 2014. urtera arte duen kontratuan urteko 9 milioi ordaindu behar ditu, Sport + Markt kontsultoraren arabera. Alemaniakoari aldiz, 2018ra bitartean urtero 20 milioi euro ordaindu behar dizkio, Nikek 2006ko mundialaren ondoren alemaniarrei egin eskaintza akuilu. Ez diote elkarri barkatzen. Nikek Holandan du finalerako esperantza, Cristiano Ronaldo, Ribéry eta Rooney bere publizitatearen izarrak zelaiak pila bilakatu ondoren.
 
Pumak, bestalde, urteko 800.000 euroko kontratua omen du hegoamerikarrekin, Italiarekin duen 16,5 milioietatik urrun. Eta tratu guzti hauek –jokalarienak klubekin konpartituak dira– federazioekin sinatuak dira. Entzuten dugunean jokalariek patrikaratzen dutena inmorala dela, egile eskubideena gogarazten dit, federazioek etxeratzen dutena jakinik. Ez dugu kalkulagailuen beharrik jokalarien eta federazioen artekoak argi baieztatzeko, federatiboen sariak direnean jakiteke gelditzen zaizkigunak. Eta hurbiletik ezagutzen dut horietako bat baino gehiago ondasuntsu dabilena bere futbol zaletasun militantea ofizio bilakatu zuenetik. Eta zelaia zapaldu gabe.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403