« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Non ikusi partidoa

2010-06-19 18:20:00 | Joxemari Ostolaza

Izaten da Espainiako Digital + etxean ez dugunok gure buruari maiz egiten diogun galdera. Denok ezagutzen ditugu kate hori ikusteko tabernak, eta horien artean gustokoena aukeratzen dugu noski.

Mundial hontan, kate publiko frantsesek eskeintzen digute aukera hori, bata, bia eta hiruaren artean guztiak eman baitituzte. Orain, “ Les Bleus “en porrotaren ondoren, ez dakit nik fundamentuzko audientzarik izango ote duten projektoarekin jarraitzeko. Dena den, Espainiako Digital +ek zerbitzu berri bat aurkeztu du. Zure mogikorretik hamar bat mila taberna duen katalogoa kontsulta dezakezu eta zure kokapena ezaguna denez, inguru hurbilekoak aurkezten dizkizu eta nahi duzunaren xehetasunak erakartzeko aukera ematen dizu. Ez ditu lotan harrapatu Mundial honek Prisakoak. Hala ere, gauzak ez dira hain errezak. IPhone bat edo Android sistema erabiltzailea duen gailua behar da Prisacomek egindako Layar aplikatiboa eskuratu nahi bada. Azken Real Madrid – Barca Mediaprok Barzelonako zenbait zinematan eman zuelarik, bide berri emankorra zirudien, oraingo hontan erabiltzeko modukoa. Baina Mundiala ez da Espainiako Liga eta Prisakoek itzuli diote Mediaprori honek orduan emandako ostikoa, ia k.o. utzirik. Izan ere, Sogecable Prisa taldekoak Mediaprori tribunaletan irabazi dio euren arteko auzia, eta azken hau kondenatu dute ehunda lau milioi ordaintzea. Mediaprok ezin omen du ordaindu eta hornitzaileak iladan jarri ditu kobratzeko esperantzik gabe, bere berrehun eta hogeita hamar langileak barne. Espainiako Ligako klubak ere dardarka egongo dira, beren partidoen transmititzea kobratu gabe gelditzeko arriskuan baitaude. Eta bitartean Jaume Roures eta Tatxo Benet futbolak aberastuak mising.

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • martin - 2010-06-19 18:19:06: Niretako partidua ikusteko modurik egokiena internet. Roja Directa weborrian edo Atdthe.net-en partidu denak ikusi daitekezke xentimorik pagatu gabe
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403