« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Krisiak

2010-06-25 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

harrapatutako kirol industriaren itxaropen komertzialak, Mundial hau eta Londreseko Joko Olinpikoak ditu soan. 2009aren diru-sartzeen beherakadaren ondoren, errekuperazio sendoan hasi direnaren zantzuak daude.

2013rako 140.000 milioiko fakturazioa dute aurreikusia, urteroko hazkundea, bataz bestekoa %4ren bueltan izango dutela uste baitute. PricewaterhouseCoopers (PwC) kontsultorak argitaratu ditu aurreikuspen hauek, kirol industriako lau atal garrantzitsuenen enpresei inkestak eginez. Babesleak, antolatzaileak, merchandisingak eta telebista eskubideak dira balizko sositurri horiek.
 
Telebista eskubideei bagagozkie, Mundial honek %24 haziko ditu orain arteko inbertsoreen emana. PwC-rekin jarraituz, antolakuntzak 2013an merkatutik %40 kudeatuko du, guztien artean mozkin gehien bilduko duena izango delarik. Dena den, sarrera salmenten oraingo beherakadari buruz ez du deus aipatzen. Ez eta sarreren prezioen garestiari dagokionean. Alemaniako Bundesliga izan da prezioen beherapena estrategi legez praktikan ezarri duena. Partidako bataz besteko 40.000 sarreretatik gorako salmenta izan du, Ingalaterrako ligak baino 10.000 eta Espainiakoak baino 14.000 gehiago. Harrigarria bada ere, Ekialde Hurbileko kapitalaren presentzia izan dute, eta baita Txina, India, Errusia eta Brasiletik etorri dira babeslego sendoenak. Lau sosetan ekoitzi, berrogeian saldu. Eta elementu komertzial azkarrena, puntako kirola.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403