« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Ezin ulertuz

2010-06-26 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

jarraitzen dut, zenbait berriren aurrean nire eskasia mentala hazi egiten baita. Beste estatuetako operatzaileen informazio faltan, Espainiako Telecinco katearen ikusleriaren berri izan dut. Joan den asteleheneko espainolen partidan, 12,5 milioiko audientzia izan omen du, bere historiako handiena, telebistetako ikusleriaren %71.

Bere lehen partida galtzeak badirudi ikusle saldoa erakarri duela. Orain artekoetan, 2008ko Eurokopako finalerdia eta finala ziren jarraituenak, Telecincok eman izan ez zituenak. Kantar Mediaren arabera, 22:19etan, partidaren bukaeran hamabost bat miloikoa izan zuen, ni neu barne.
 
Nahiago izaten dut kate frantsesetan ikustea, Telecincokoek ez duten patxada estimatzen baitut holakotan, baina egiari zor, partidaren bukaerarako frantsesen euren taldearen barne kalapiten azalkeriek asper-asper eginda ninduten eta nik ere Telecincora jo nuen, soinua amatatzearen aukera baztertuz.
 
Bestalde, baieztapen bat: posta elektronikoaren mezu spamak biderkatu egin ditu mundial honek. Apiriletik hona, MessageLabs Intelligenceren arabera, spamen erasoa sekulakoa da, edozein produktu faltsuren iragarpenak proposatzen zaizkigu, edozein dela ere edukia. Espainiako selekzioaren babesleak, Hondurasen aurkako partidaren ondoren lasai arraio daude, Txileren kontrakoak aurreikuspen gozoak sortu baititu, eta Iberdrolak, Cruzcampok eta Chevroletek bakoitzak ordaindutako 3,5 milioiko kopuruak etekin komertzial sendoen bidetik doaz. Cepsa, Expert eta Banesto ere, 1,5 milioikoaz berdintsu daude, 500.000 eurokoa ordaindu duten dozena bat bezalatsu. Hyundai ere, Madrilen zenbait lekutan instalatutako pantaila erraldoiekin lasai egongo da Txile etsai, zeren Espainia sailkatuko ez balitz, agur benhur zerua lur.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403