« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Berotzen

2010-07-11 15:59:00 | Joxemari Ostolaza

Ari gaituzte. Marka guztiak hautsi behar omen dituzte finalarekin. Historikoa. Alemaniaren kontrakoak Telecincok inoizko % 80ko audientzia lortu baldin badu, (zifra ofizialduak dira hauek) hamalau miloi ikusletik goiti, iganderako olagarroaren laguntzaz harrapatuko duena orain bi urteko Eurokopako finalarena txiki txiki egin behar du, eta lehiaketa hartan Italiaren kontrako penaltien garaian izandako hamabost milioi eta erdikoa ere bai.

Publizitateari bagagozkio, Hundaik Telecincon emititutakoa da nagusi hamabost milioiko audientzia lortuz. Publikatzen ari diren zifrak galbahetuta, gizonezkoak dira oraindik harrapatuenak eta bereziki 24 urtetik beherakoak. Andaluzak dira ugarienak, Telecincoren arabera. Alemanian, lehen aldiz 30 milioiko audientzia izan dute ADR kateak publikatu duenez. Nire inguruan alemaniera dakien inor ez dudanez, xehetasun gutxi eman dezaket.

Futbolari zor dio Telecincok uztail honetako kate ikusiena izatea %18a lortu baitu, bere ohiko audientzietatik goiti. Honek, burtsan ere izan du bere lehertzea, akzioek % 5,40ko igoera izan baitute, urtean zehar zeraman maldan beherakoa geldiaraziz. Guzti hauek ezagututa, jokalariek eraman behar dutena ez dirudi hain lotsagarria, beren jardunek ezkutukoen kontu korronteak nola gizentzen dituzten ikusita. Hala ere, hedabideetan ez dugu ikusiko adierazita futbol zelaitik haratagoko berririk, nazioa, pasioa, harrotasuna, eta arazo errealen gainetiko euforiak oro soportatzen du, Paul olagarroaren aztia barne.

Partitzeko tenoria heldu da... dio kantak eta gureari ere iritsi zaio. Saiakera arduratsua izan dut eta ez dakit asmatu dudan. Izan ere ez zaituztet ezagutzen eta ez dut izan zuen berririk. Jokoz kanpo egotearenak eraso, FIFAk inguratu duenaz izan dut zelai, zuek, bestela ere zelaien berri nik eman dezakedanaz haragoko aukeran zeundetela pentsatuz. Ez dizuet esango plazerra izan denik, baina aitortu behar dizuet poz handiena ARGIA honetan kolaboratzearekin hartzen dudala, bere txikian asetzen nauela. Noizbait Euskal Herria bere selekzioarekin munduratuko denaren esperantzaz agurtzen zaituztet ezezagun horiek, orduan gure hizkuntza izango duten jokalariak azoka erraldoi hauetan entzuteko irrikaz. On egin.

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Juanra - 2010-07-12 03:30:52: Gaurkoan garaile bi: Telecinco eta Marca. Joxemari, plazera izan duk hi egunero irakurtzea, hire tonoan. Ongi izan!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403