Oskar Schindler hil zen Suedian

Duela
50
urte

1974ko urriaren 09an,

Oskar Schindler hil zen Suedian. Spielberg-en filma eskaini zion enpresari alemaniarra ezagun da batez ere 1.200 judutar inguru salbatzeagatik. Historialarien artean kontrobertsia eragiten duen pertsona da, ordea. Poloniaren inbasioa planifikatzen parte hartu zuela erakusten duten frogak argitaratu dituzte berriki. Alderdi naziko kidea zen, aurretik haientzat espioi lanak egina. Bere posizioa baliatu zuen bere lantegian lan egiten zuten judutarrak salbatzeko. Płaszówko kontzentrazio esparruko judutarrak Auschwitzera lekualdatzera zihoazenean, bere idazkari Itzhak Sternek eta preso Mietek Pemperrek egin zuten judutarren zerrenda famatua. Schindlerren lantegira eraman eta heriotzatik salbatu zituzten.

Iturria:

Mietek Pemper, The Road to Rescue: The Untold Story of Schindler’s List (Other Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte