Hondarribiko segadan metrailatu zituzten Roke Mendez eta Joxe Luis Mondragon ETAko kideak

Duela
50
urte

1974ko maiatzaren 20an,

Hondarribiko segadan metrailatuta hil zituzten Roke Mendez eta Joxe Luis Mondragon ETAko kideak. Mendez santurtziarra zen, Mondragon Arrasatekoa. Hendaiatik abiatu ziren txalupan, ustez ekintza bat egitera. Asturiaga hondartzatik hurbil zirenean, beraien zain ziren dozenaka poliziak tiroka hasi ziren.

El Diario Vasco eta beste zenbait egunkari espainiarrek esan zuten arren enfrentamenduan hil zituztela, txalupatik ez zen lehorrera tiro egin zenik sekula frogatu, eta beraz, exekuzioaren teoria da sinesgarriena.

Ehorzketak oso liskartsuak izan ziren. Arrasaten guardia zibilek familiari galarazi egin zioten Mondragonen gorpua ikustea eta Mendez, Santurtzi okupatuan ezin ehortzita, Portugaleten hobiratu zuten. Pasaiako Segadaren aurrekaria izan zen.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia (1967-1980) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
100
urte