Frankismoan ordura arteko greba orokor handiena egin zuten Hego Euskal Herrian

Duela
50
urte
1974ko greba orokorreko argazki gutxietako bat.

1974ko abenduaren 11n,

greba orokorra egin zen frankismopean Hego Euskal Herrian. ORT eta MCE ezkerreko mugimenduek deitu zuten bizitzaren garestitzearen aurka, eta ETAk deialdiarekin bat egin zuen. 223.000 lagun inguru mobilizatu zirela kalkulatzen da.

Grebaren jatorria laborala bazen ere, kutsu politiko nabarmena izan zuen. Izan ere, eskaeren artean errepresio-indarren eta auzitegi berezien desegitea eta autodeterminazio eskubidea zeuden.

Polizia frankistak manifestarien kontra egin zuen hainbat lekutan, baita tiroekin ere.

Iturria:

Urko Apaolaza, Abenduaren 11, greba orokorra.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte