Atxilotua zegoen Jon Urzelai ETAko kidea askatu zuen komando batek Donostiako ospitaletik

Duela
52
urte

1974ko uztailaren 6an,

Atxilo zeukaten Jon Urzelai etakidea askatu zuten Donostiako ospitaletik. 1973ko martxoan atxilotu zuten donostiarra eta Martuteneko espetxean sartu. Ihesaldiaren ideia burutik ezin kendu, plana finkatu eta komando batek lagundu zion ihes egiten. Klandestinitatera igaro zen Bizkaian, eta urte hartan Laudioko Tubacex lantegiaren lapurretan paper garrantzitsua jokatu zuen. 1974ko irailaren 11n hil zuen Guardia Zibilak Zorrotzan, beste kide bat torturatuta lortutako informazioarekin, poliziak zain zituen etxe batera sartzen ari zela tirokatuta.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.