Bi guardia zibil hil zituen Arrasaten ETAk, haietako bat, torturatzaile ezaguna

Duela
52
urte

1974ko abenduaren 17an,

Bi guardia zibil hil zituen Arrasaten ETAk. Ostatu batetik ateratzen ari zirela metrailatu zituzten. Haietako bat, Chino ezizenez, torturatzaile ezaguna zen herrian.

Honela dio Argituz taldeak bildutako testigantzetako batek: “Gogoan dut Txinue hil zutenekoa, horrela deitzen zioten Arrasaten. Kuarteletik pasatakoen artetik, beldurgarrienetako bat zen hura”.

Frankismoaren amaiera hurbiltzen eta ETAren ekintza militarren eskalada hastear zegoen. Ordura arte polizia torturatzaile ezagunak eta ardura karguetakoak hiltzen zituen ETAk, eta ordutik aurrera, uniformea zeramaten guztien aurka jotzea erabaki zuten, errepresioan ardura zutela egotzita.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.