Ku Klux Klani aurre egin zioten Lumbee herri indigenako kideek AEBn eta ez ziren pasa

Duela
68
urte

1958ko urtarrilaren 18an,

Istiluak izan ziren Ku Klux Klan eta Lumbee herri indigenako kideen artean Ipar Carolinan, AEBetan. KKK-ko 50 bat kide armatuk martxa deitu zuten pertsona zuri eta jatorrizko herrien arteko mestizaiaren aurka, baina hasi aurretik, ehunka lumbeek inguratu egin zituzten haserre. Poliziak atera behar izan zituen KKKko kideak handik.

Lumbee herritarrek euren garaipena ospatu zuten, arrazistei kendutako pankarta guda-sari gisa hartuta.

Berria zabaldu zenean, heroi moduan hartu zituen askok Lumbeeak.

Iturria:

Christopher Arris Oakley, “When Carolina Indians Wenton the Warpath” The Media, the Klan, and the Lumbees of North Carolina (Southern Cultures 14-4, 2008ko negua).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.