Nafarroako 24 alkatek Ikurren Legea eta Euskararen Foru Dekretua ez zituztela beteko adierazi zuten

Duela
23
urte
Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

2003ko urtarrilaren 18an,

Nafarroako 24 alkatek intsumisioa iragarri zuten, publikoki adierazita Nafarroako Gobernuaren Ikurren Legea eta Euskararen Foru Dekretua ez zituztela beteko. Ordezkatzen zituzten herrietako udaletxeetan ikurrina jarri zuten, Nafarroako banderarekin batera. Unionismoak bultzatuta, Ikurren Legeak udaletxeetan ikurrina jartzea eragozten zuen, eta Euskararen Foru Dekretuak euskararen erabilera arautu nahi zuen Administrazioan.

Iturria:

Garbiñe Ordiozola, Nafarroako banderaren ondoan ikurrina iraunkorki jartzea erabaki dute 24 alkatek (Euskaldunon Egunkaria, 2003ko urtarrilak 19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.